AURKEZPENA

Justizia Ministerioak Erregistro Zibil Zentralean, atzerrian hil diren espainiarren inskripzioa egiteaz gainera, hamar liburukiko dokumentu-multzo bat gordetzen du, ""Alemania Naziko kontzentrazio-esparruetan hildako espainiarren 4.440 ohar ofizial"" koadernatuta biltzen dituena; agiriak Frantzian egin zituen Borrokalari Ohien eta Gerrako Biktimen Ministerioko Estatu Zibilaren Auzien eta Ikerketa Zuzendaritzak.

Ez dago dokumentazio horri buruzko zehaztasun askorik; badirudi Frantziako autoritateek dokumentu horiek bidali zituela Espainiara 50eko hamarkada amaieran eta fitxa guztiak koadernatu egin zirela, hamar liburukitan, 60ko hamarkada amaieran

Datu-base honetan, garbitu ostean, ""Heriotza Oharretan"" barne hartzen diren biktima bakoitzaren fitxa indibidualen edukiak transkribatzen dira; halaber, fitxa bakoitzaren irudi digitalizatu bat dago

Dokumentazio horri buruzko ziurtagiriak, legeari eta erregistroei dagokienez, interesdunek eskatu beharko dituzte Erregistro Zibil Zentralean

Justizia Ministerioa